Izainen tenperatura-estualdiak

Hirudo verbana

Oso gogorra da odolez elikatzen diren izainen bizitza. Hilabete asko egon daitezke jan gabe, animalia bat aurkitu eta parasitatzen dutenetik denbora luze igaro baitaiteke hurrengo ostalaria aurkitu arte. Hortaz, energia aurrezteko jokaera bereziak garatu dituzte izain horiek.

Poikilotermoak direnez, tenperaturaren arabera aldatzen da euren metabolismoa: bero egiten duenean altuagoa da hotz […]

Izainak

Zimitz musukatzaileaz aritu ginen aurreko sarrera batean eta azaldu genuen Europako zoologikoetan intsektu horiek erabiltzen hasiak direla bertan dauden animaliei odol-laginak hartzeko. Baina zimitz musukatzaileak ez dira erabilgarri suertatu diren animalia hematofago bakarrak. Zimitz horiek baino askoz gehiago erabili izan dira eta erabiltzen ari dira izainak; odolusteak egiteko erabiltzen dira hain zuzen ere. Izain guztiak, […]