Elur-oreinaren ikusmen-esparru zabala

Luzera oso laburreko uhin elektromagnetikoak somatzeko ahalmena du elur-oreinak (Rangifer tarandus); hau da, kolore moreari ddagokiona baino luzera laburragoko “argia” ikus dezake. Elur-oreina ez da ugaztunen artean horrelako gaitasuna duen espezie ezagun bakarra; esate baterako, sagu, arratoi, saguzar eta martsupialio zenbaitek ere badute ahalmen hori, baina desberdina da elur-oreinaren kasua. Izan ere, argirik gabeko edo […]