A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Begi-nini bertikalak, zertarako?

Begi-nini bertikalak dituen sugea

Nork ez du ikusi, argazki edo marrazki batean, begi-nini bertikaleko begirik? Ornodun askok dituzte holako begiak. Begi-nini horiek gaueko bizimoduarekin lotu izan dira iraganean, baina lotura hori ez dago argi. Gainera, badirudi bestelako hautespen-indarrek jokatu dutela ezaugarri horren alde.

Izan ere, argi-intentsitatea apala denean ikusi ahal izateko, begi-nini bertikalek […]

Kamaleoien trikimailua

Behin baino gehiagotan aritu gara hemen animalia homeotermoez. Homeotermiak dakartzan onurak ere ikusi ditugu, bai eta barne-tenperatura konstante mantendu ahal izateko animaliek energia asko xahutu behar dutela. Animalia poikilotermoez, berriz, ez dugu orain arte kasik ezer esan, nahiz animalia gehien gehienak poikilotermoak diren. Poikilotermo izatea askoz ere merkeago ateratzen da homeotermoa izatea baino, energiarik gastatu […]

Izainak

Zimitz musukatzaileaz aritu ginen aurreko sarrera batean eta azaldu genuen Europako zoologikoetan intsektu horiek erabiltzen hasiak direla bertan dauden animaliei odol-laginak hartzeko. Baina zimitz musukatzaileak ez dira erabilgarri suertatu diren animalia hematofago bakarrak. Zimitz horiek baino askoz gehiago erabili izan dira eta erabiltzen ari dira izainak; odolusteak egiteko erabiltzen dira hain zuzen ere. Izain guztiak, […]