Oxigeno gutxiko uretan bizitzearen ordaina

Ur-medioetan oso egoera desberdinak egon daitezke oxigeno-kontzentrazioari dagokionez. Normoxikoak dira naturan diren ur masa gehienak; ura normoxikoa denean, orekan dago atmosferarekin eta, horren ondorioz, oxigeno-kontzentrazioa egokia izaten da bizidun aerobio arruntentzat. Baina ur hipoxikoak ere badira; izan ere, lehen mailako ekoizpen altuko uretan oxigeno-kontsumoa ere oso garaia da eta horren ondorioz, atmosferatik igarotzen den oxigenoa […]

Tamainak badu garrantzirik… nerbio-bulkadari dagokionez behintzat

Europako satitsua

Ugaztun txikienak, satitsuak dira eta elefanteak, handienak. Animalia handietan garunak bidaltzen dituen seinaleek, distantzia luzeagoak egin behar dituzte helmugaraino iristeko. Beraz, bestelako ezaugarri berezirik gabe, seinale bat garunetik oinetaraino helarazteko, denbora luzeagoa beharko luke elefante batek satitsu batek baino. Hau da, nerbio-bulkadaren lastertasuna animalien tamainarekin batera aldatuko ez balitz, animalia handiek […]