Hibernazio laburragoa hegoalderantz

Marmota monax

Hibernatzeko era desberdinak ikusi ditugu hemen, marmotena, urtxintxa marradunarena, hartzena, eta hibernazio-joakera desberdina duten genero bereko bi belardi-marmotena ere. Aldagarritasun fisiologiko handia dago, beraz, ugaztun hibernatzaileen artean. Bada, hibernazioari dagokion beste aldagarritasun mota bat ikusiko dugu oraingo honetan.

Marmota monax ugaztun karraskariak banapen geografiko zabala du, Alaskatik Estatu Batuetako hegoalderaino aurki […]

Hibernatzeko malgutasuna

Cynomys leucurus

Beste zenbait artikulutan ikusi dugun bezala, hibernatzen duten ugaztun txikien neguko lozorroa eta hartzena oso desberdinak dira. Ugaztun txikiak hipotermia sakonean sartzen dira, metabolismo-tasa oso apala mantentzen dute eta noizean behin esnatu egiten dira denbora laburretan zehar. Hartzek, berriz, kasik ez dute beheratzen gorputz-tenperatura eta lozorroan zehar noizbehinka apur batez mugitzen […]

Hartzen hibernazioaz berriro ere

Hartz beltza

Hartzek ez dutela hibernatzen idatzi genuen hemen aspaldian. Hibernatzen duten ugaztunak tamaina txikikoak direla idatzi genuen eta 5 kg baino masa handiagoko ugaztunei ez diela merezi. Hibernatzen duten ugaztunen gorputz-tenperatura izugarri jaisten da hibernatzerakoan eta zenbait kasutan, ingurune-tenperaturarekin parekatzera heltzen da. Metabolismo-tasa, egoera horretan, asko beheratzen da, eta oinarri-metabolismoaren %5-ra iristsi […]

Urtxintxa marradunaren lozorroa

Hibernatzen duten animaliez aritu gara hemen dagoeneko. Marmotak, esaterako, hibernatzaileak dira. Eta badira egiazko hibernazioa egiten ez duten baina lozorro-egoeran sartzen diren ugaztunak ere. Hartzak, esaterako, horietakoak dira: lozorro-egoeran sartzen dira negua heltzen denean, baina ez dira egiazko hibernatzaileak.

Tamias striatus urtxintxa marraduna dugu beste jokaera baten adibidea. Negua heltzen denean, lozorro egoeran sartzen da, […]

Handitu diren marmotak

Azken hiru hamarkadetan zehar, aldaketa nabarmenak jasan dituzte Colorado-ko (AEB) Upper East Valley-n den populazio bateko marmoten bizi-zikloaren ezaugarri nagusiek. Seguru aski, azken hamarkadetan gertatu den tenperaturaren igoera izan da aldaketa horien eragile nagusia. Gorputz-masa, jaiotze-unea, hazkundea eta ugaltze-ahala izan dira aldatu diren ezaugarri nagusiak, eta aldaketa horien ondorioz, populazioaren ale-kopurua goratu egin da azken […]

Hartzen lozorroa aztertzen, gizakiaren mesederako

Hainbat ikertzaileren arreta jaso du hartzen lozorroak azken urteetan, negua igarotzeko modu berezi hori antzinatik ezaguna bada ere. Arrazoia? Lozorroan zehar gertatzen diren hainbat prozesuren etenaldi itzulgarrien oinarrian dauden mekanismoak ezagutzea, balio handikoa izan daitekeela gizakiarentzat, aplikazioak izan baititzake hainbat arlotan. Adibidez, gizakiaren “hibernatzeko” gaitasuna garatzea zuzenean izango litzateke erabilgarria astronautak iraupen luzeko espazio-bidaietarako prestatzeko, […]

Hartzen neguko lozorroa

Aurreko sarrera batean esan genuen hartzek ez dutela hibernatzen, horretarako handiegiak baitira. Marmotak eta tamaina horretako beste ugaztun zenbaitek hibernatzen dute, bai, baina hartzek ez. Aski ezaguna da, hala ere, hartzek neguan habietan sartzen direla eta lotan bezala gelditzen direla, baina hori ez da hibernatzea, ez behintzat marmoten moduko hibernatzea.

Teknikoki, hartzek hibernatu beharrean neguko […]