A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Armiarma urpekaria

Argyroneta aquatica armiarma bat da, Eurasian oso arrunta den armiarma. Baina egia esan, ez da batere arrunta, ur azpian bizi baita. Izatez, bera da ur azpian bizi den armiarma bakarra. Ur azpian bizi da, baina arnasten duen oxigenoa ez du hartzen uretatik, airetik baizik. “Urpeko kanpai” izeneko aire-burbuilak egiten ditu ur azpian eta burbuila horietatik […]

Oxigeno gutxiko uretan bizitzearen ordaina

Ur-medioetan oso egoera desberdinak egon daitezke oxigeno-kontzentrazioari dagokionez. Normoxikoak dira naturan diren ur masa gehienak; ura normoxikoa denean, orekan dago atmosferarekin eta, horren ondorioz, oxigeno-kontzentrazioa egokia izaten da bizidun aerobio arruntentzat. Baina ur hipoxikoak ere badira; izan ere, lehen mailako ekoizpen altuko uretan oxigeno-kontsumoa ere oso garaia da eta horren ondorioz, atmosferatik igarotzen den oxigenoa […]

Humboldten txibiaren abantaila

Humboldten txibia

Animalia gehienek oxigenoa behar dute, energia (ATP) ekoizten duten metabolismo-bideetan ezinbestekoa baitzaie. Oxigeno-kontzentrazioa apala izanik ere, zenbait animaliak lor dezakete behar duten oxigeno guztia, mekanismo bereziak baitituzte horretarako. Beste batzuek, berriz, oxigenorik behar ez duten metabolismo-bideetara jo dezakete, baina bide horiek (bide anaerobikoak) emankortasun apalekoak izaten dira; hau da ATP gutxiago […]