Igel monogamoa

Ranitomeya imitator

Anfibio gehienek, laku, urtegi, zingira edo ibaietan hazten dituzte euren ondorengoak. Igel batzuek, berriz, ur-masa horietatik urrun egiten dute. Ur horietan harrapari ugari daudelako jokatzen dute horrela. Ur horietatik alde eginez, kumeek, -larbek, kasu honetan-, bizirik irauteko eta heldutasunera iristeko aukera gehiago izaten dute.

Jakina, inguru lehorrak baldintza oso gogorrak ezartzen […]

Ura hartzen dutela… nondik esan duzu?

Lehorreko anfibio gehienek ez dute urik edaten. Edo hobeto esan, ez dute ahotik edaten. Ura behar dute, noski, baina larruazaletik hartzen dute. Anfibioen larruazala oso iragazkorra da; horri esker, oso erraz igaroten da ura larruazalaren alde batetik bestera, uraren mugimenduaren norantza edozein dela ere. Horrek baditu bere aurkakoak, noski, eta horiei buruz behin baino gehiagotan […]

Bibolin eta kontrabaxuen arteko desberdintasunak

Itxurari erreparatzen badiogu, tamaina da bibolin eta kontrabaxuen arteko ezberdintasun nagusia. Bibolinak txikiak dira; kontrabaxuak, berriz, hari-instrumentu handienak. Eta musika-tresna bakoitzak sortzen duen soinuari erreparatzen badiogu, tonua da bi instrumentuak bereizten dituena: bibolinak tonu altuko notak sortzen ditu eta tonu baxuko soinuak kontrabaxuak. Bada horretarako arrazoi fisikoa: korda luzeek korda laburrek baino maiztasun apalagoan bibratzen […]