Elur-oreinaren ikusmen-esparru zabala

Luzera oso laburreko uhin elektromagnetikoak somatzeko ahalmena du elur-oreinak (Rangifer tarandus); hau da, kolore moreari ddagokiona baino luzera laburragoko “argia” ikus dezake. Elur-oreina ez da ugaztunen artean horrelako gaitasuna duen espezie ezagun bakarra; esate baterako, sagu, arratoi, saguzar eta martsupialio zenbaitek ere badute ahalmen hori, baina desberdina da elur-oreinaren kasua. Izan ere, argirik gabeko edo […]

Begi-nini bertikalak, zertarako?

Begi-nini bertikalak dituen sugea

Nork ez du ikusi, argazki edo marrazki batean, begi-nini bertikaleko begirik? Ornodun askok dituzte holako begiak. Begi-nini horiek gaueko bizimoduarekin lotu izan dira iraganean, baina lotura hori ez dago argi. Gainera, badirudi bestelako hautespen-indarrek jokatu dutela ezaugarri horren alde.

Izan ere, argi-intentsitatea apala denean ikusi ahal izateko, begi-nini bertikalek […]

Buru gardena duen arrain harrigarria

Begi tubularrak dituzten arrainez aritu ginen aurreko sarrera batean. Arrain horien artean bada bat bereziki deigarria dena, Macropinna microstoma izen zientifikoa duena. Opisthoproktidae familiako Macropinna generoko espezie bakarra da arrain hori. Espezie honetako arrainak 600-1.000 mko sakoneretan[1] aurki daitezke Itsaso Bareko alde subartiko eta epeletan; Bering Itsasotik hasita iparrean, Japoniaraino mendebaldetik eta […]