Jirafaren bihotza

Historian izan den jirafarik famatuena Mediciren jirafa izan da, Lorenzo de Mediciri 1486an bidali ziotena. Hura ez zen izan, baina, Europara ekarri zuten lehena. Julius Caesarrek k.a. 46an jirafa bat eraman zuen Erromara Egipton izandako garaipenak ospatzeko. Eraman zuen bilduma osatzen zuten animalien artean jirafa izan zen arrakastatsuena. Erromatarrek, grekerazko jatorria (καμηλοπάρδαλη) duen izena (camelopardale) […]