Mamutaren odola

Mamutez (Mammuthus generoa) aritu izan gara hemen dagoeneko. Toki hotzetan bizitzeko moldapen nabarmenak zeuzkaten. Ilaje lodia eta koipetsua, eta belarri eta buztan txikiak ziren beroa gordetzeko (ez galtzeko) moldapen horiek. Horiexek dira oraingo elefanteekin erkatuz gero, ikus litezkeen desberdintasun morfologiko argienak.

Orain dela gutxi mamuten beste moldapen baten berri izan dugu. Kasu honetan ez dagokio […]

Izainak

Zimitz musukatzaileaz aritu ginen aurreko sarrera batean eta azaldu genuen Europako zoologikoetan intsektu horiek erabiltzen hasiak direla bertan dauden animaliei odol-laginak hartzeko. Baina zimitz musukatzaileak ez dira erabilgarri suertatu diren animalia hematofago bakarrak. Zimitz horiek baino askoz gehiago erabili izan dira eta erabiltzen ari dira izainak; odolusteak egiteko erabiltzen dira hain zuzen ere. Izain guztiak, […]