Izainen tenperatura-estualdiak

Hirudo verbana

Oso gogorra da odolez elikatzen diren izainen bizitza. Hilabete asko egon daitezke jan gabe, animalia bat aurkitu eta parasitatzen dutenetik denbora luze igaro baitaiteke hurrengo ostalaria aurkitu arte. Hortaz, energia aurrezteko jokaera bereziak garatu dituzte izain horiek.

Poikilotermoak direnez, tenperaturaren arabera aldatzen da euren metabolismoa: bero egiten duenean altuagoa da hotz […]

Saguen lozorroa

Aurreko artikulu batean sagu martsupialioez aritu ginen hemen. Horiek ez dira egiazko saguak, baina itxura hori dute. Gaur, ordea, egiazko saguez arituko gara, sagu martsupialioak ez baitira lozorro-aldi txikietan sartzen diren ugaztun bakarrak. Halaxe da, sagu arruntak, Mus musculus domesticus zientzia-izeneko saguak, eguneko lozorroan sartzen baitira.

Ugaztun txikia da Mus musculus eta esnaturik dagoenean, jarduera-maila […]

Hegaztien berogailuaren faktura

Duela gutxi egin den hegaztien mokoen azterketa zabal baten arabera, luzeagoak dira klima beroko hegaztien mokoak klima hotzekoenak baino.

Orain arte, elikatzeko eta bikotekidea erakartzeko dituen zereginei egotzi izan zaie hegaztien mokoaren itxura eta tamainaren aldagarritasunaren azalpena, baina tukanaren mokoarekin hemen ikusi genuen bezala, beroa xahutzeko organo garrantzitsua izan daiteke mokoa. Hona ekarri dugun lanean, […]

Mamutaren odola

Mamutez (Mammuthus generoa) aritu izan gara hemen dagoeneko. Toki hotzetan bizitzeko moldapen nabarmenak zeuzkaten. Ilaje lodia eta koipetsua, eta belarri eta buztan txikiak ziren beroa gordetzeko (ez galtzeko) moldapen horiek. Horiexek dira oraingo elefanteekin erkatuz gero, ikus litezkeen desberdintasun morfologiko argienak.

Orain dela gutxi mamuten beste moldapen baten berri izan dugu. Kasu honetan ez dagokio […]

Kamaleoien trikimailua

Behin baino gehiagotan aritu gara hemen animalia homeotermoez. Homeotermiak dakartzan onurak ere ikusi ditugu, bai eta barne-tenperatura konstante mantendu ahal izateko animaliek energia asko xahutu behar dutela. Animalia poikilotermoez, berriz, ez dugu orain arte kasik ezer esan, nahiz animalia gehien gehienak poikilotermoak diren. Poikilotermo izatea askoz ere merkeago ateratzen da homeotermoa izatea baino, energiarik gastatu […]

Bergmannen araua

“Iparralderantz espezie handiak bizi dira nagusiki eta espezie txikiak hegoalderantz”. Karl Bergmann biologo alemaniarrak idatzi zuen hori 1847an. Ondoko beste bi hauek ere idatzi zituen: “bi animalia-espezie bereiztuko lituzkeen ezaugarri bakarra tamaina izango balitz, bi espezie horien banaketa geografikoa baldintzatuko lukeen ezaugarria, tamaina izango litzateke” eta “Baldin eta genero jakin bateko espezieak bereizten dituen ezaugarri […]