Oxigeno gutxiko uretan bizitzearen ordaina

Ur-medioetan oso egoera desberdinak egon daitezke oxigeno-kontzentrazioari dagokionez. Normoxikoak dira naturan diren ur masa gehienak; ura normoxikoa denean, orekan dago atmosferarekin eta, horren ondorioz, oxigeno-kontzentrazioa egokia izaten da bizidun aerobio arruntentzat. Baina ur hipoxikoak ere badira; izan ere, lehen mailako ekoizpen altuko uretan oxigeno-kontsumoa ere oso garaia da eta horren ondorioz, atmosferatik igarotzen den oxigenoa […]

Humboldten txibiaren abantaila

Humboldten txibia

Animalia gehienek oxigenoa behar dute, energia (ATP) ekoizten duten metabolismo-bideetan ezinbestekoa baitzaie. Oxigeno-kontzentrazioa apala izanik ere, zenbait animaliak lor dezakete behar duten oxigeno guztia, mekanismo bereziak baitituzte horretarako. Beste batzuek, berriz, oxigenorik behar ez duten metabolismo-bideetara jo dezakete, baina bide horiek (bide anaerobikoak) emankortasun apalekoak izaten dira; hau da ATP gutxiago […]