Donostiako giza eskubideen IX. Zinemaldiaren epaimahaian egon nahi duzu? (epea: 2011.03.18)

Epaimahaian egoteko izena emateko epea: 2011ko Martxoaren 18a.
info. gehiago: www.cineyderechoshumanos.com/2011/eu/noticias/

Donostiako Giza Eskubideen IX. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea ireki da

Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen IX. Zinemaldiaren (apirilaren 8-15) Gazte Epaimahaian izena emateko epea ireki da. Datorren martxoaren 18ra arte, aipatutako Epaimahai horretan parte hartzeko interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek lehiaketaren web-orri honetan oinarriak aurkitu eta izena emateko aukera izango dute.

Gazte Epaimahaiak Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatutako Film Labur Onenari Saria ematen dio. 2006tik gaur arte, Film Laburren Sail Ofiziala lehiatsua bilakatu da, eta, aurreko edizioen antzera, gazteak izango dira filmak ebaluatuko dituztenak, zinema-kalitateari eta giza eskubideen inguruko sentsibilizaziorako duten gaitasunari erreparatuz. Aurreko edizioan 131 gaztek parte hartu zuten epaimahaian. Aurreko urteko irabazlea Angry Man / Sinna mann (2009) izan zen, Anita Killi, norvergiarrarena.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>