euskaraespañol

Presentation

‘Amets bikoitza: Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea’, liburuaren aurkezpena

  • Event

When and where

03/12/2020, 18:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

‘Amets bikoitza: Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea. Zientzia eta Teknologia Fakultatearen historia euskalduna ’ liburuak Fakultateak euskararen normalkuntza prozesuan eman dituen urratsak eta garatu dituen ekimenak jasotzen ditu.

Fakultatearen 50.urteurrena ospatzeko egingo den azken ekitaldia izango da aurkezpen hau. Liburua Jacinto Iturbe eta Jesus Mari Txurruka Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleek idatzita eta Aitor Castañedak editatuta izan da.

Zientzia eta Teknologia Fakultateak Euskararen normalizazioan eduki duen eragina islatzen duen liburua ostegunean, abenduaren 3an, Euskararen Egunean aurkeztuko da, hain zuzen.

Ekitaldian izango dira, besteak beste:

- Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu

- Xabier Arauzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendari nagusia

- Jon Zarate, Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea

- Andrés Urrutia, Euskaltzainburua

- Jon Abril Olaetxea, Elhuyar Fundazioko burua

- Iban Thicoipe,  Seaskako ordezkaria