euskaraespañol

'Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon (1800-1936)’ liburuak unibertsitate argitalpeneko sari nazionala irabazi du

Epaimahaiak nabarmendu du UPV/EHUk kaleratutako liburuak aitortza jaso duela “emakumeek, itzalpetik aterata, gizartean duten papera aldarrikatzeagatik”

  • Kronika

First publication date: 22/11/2021

Image
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreorde Juncal Gutierrezek jaso zuen saria. Argazkia: UNE.

Ostegunean, azaroak 18, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak publikatutako 'Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon (1800-1936)’ liburuak jaso zuen unibertsitate argitalpeneko sari nazionala. Garaikur hauek urtero ematen dira Valentziako Unibertsitatearen egoitzan, ‘Union de Editorial Universitarias Españolas’ elkartearen egoitza, hain zuzen ere.

Joseba Agirreazkuenaga, Mikel Urquijo eta María José Villa Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek zuzendu eta editatutako 'Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon (1800-1936)' liburua Gizarte eta Lege Zientzien arloko monografiarik onena bezala nabarmendu dute, "emakumeek gizartean duten papera, kasu honetan Bilbo hiriaren eremuan, itzalpetik aterata, denboran zehar aldarrikatzeagatik",