euskaraespañol

‘Handira Jo 2021’: Doktorego tesi onenen Zitek lehiaketa, abian

Interesatuek apirilaren 30era arte dute lanak aurkezteko aukera

  • News

First publication date: 24/03/2021

Image

Ekimena Euskal Herriko Unibertsitateko Zitek ekintzailetza programak antolatzen du, eta bere helburua ekimen ekintzailea eta berrikuntza sustatzea eta aintzatestea da, doktorego-tesi bat gauzatzean sortutako unibertsitateko ikerketa-taldeen I+G+B emaitzak ustiatuz sor daitezkeenak.

Zitek UPV/EHUren ekintzailetza programak 'Handira Jo 2021' ekimena jarri du abian, merkaturatzeko enpresa-proiektu izan daitezkeen lanak saritzeko.

Noemi Peña, Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendariak nabarmendu du helburua dela gizartean, ekonomian edo ingurumenean eragina izatea bilatzen duten tesietan egindako lana aitortzea eta saritzea, bai eta unibertsitate-komunitatean kultura ekintzailea sustatzea eta enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortzea erraztea ere. 

Lehiaketaren helburu espezifikoen artean honako hauek daude:

-Detektatzea unibertsitate ikerketa eta teknologiatik sortutako produktu edo zerbitzuak, enpresa berri bat sortzeko aukera eman dezaketeenak.

-Enpresa kultura babestu eta zabaltzea unibertsitateko kideen artean.

-Unibertsitatearen ahalmen berritzailea baliatzea bestelako enpresa ideiak sortzeko.

-Lan munduan sartzeko formula berriak bultzatzea, garrantzitsuak izango direnak enpresa sarea dinamizatu eta berritzeko.

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute 2016. eta 2020. urteen artean UPV/EHUn doktorego tesiaren defentsa egin duten pertsonek, eta egindako tesia merkaturatua izateko aukerak aztertzeko eta Bizkaiko Lurralde Historikoan enpresa proiektu berriak garatu eta abian jartzeko prest daudenek.

Lehen saria 4.000 eurokoa izango da, eta bigarrena, 3.000 eurokoa. Tesi sortzaile eta berritzaileenari Accesit berezia egongo da ere, 2.000 eurokoa.

Interesatuek apirilaren 30era arte dute lanak aurkezteko aukera.

 

Memoria eredua (pdf, 32Kb)

Inskripzioa: Handira jo 2021

Lehiaketako oinarriak (pdf, 5 Mb)