euskaraespañol

'Por qué los girasoles se marchitan' liburuaren aurkezpena

  • Event

When and where

07/10/2020, 19:00

Location

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Description

Artearen eta kimikaren arteko erlazioa imajina dezakegun baino askoz estuagoa da. Ez da lehenengo aldia, eta ez da azkena izango, zientziaren eta artearen arteko harreman estuaz ari garela, baina gaur bi diziplina horiek batzen dituen zati oso zehatz bat azpimarratu nahi dugu, materialak. Izan ere, labar-pinturetatik hasi eta gaur egun arte sortutako artelanek izendatzaile komun bat dute, osagaien beharra. Elementu horiek guztiek, bai historiaurrekoak bai gaur egunekoak, antzekotasun bat dute: taula periodikoan agertzen dira.

Beraz, artelanek, berdin du pinturak, eskulturak, beirateak edo Eiffel dorrearen gisako eraikuntzen estaldurak izatea, unibertso kimiko liluragarria ezkutatzen dute barruan, metalak erabiltzen dituztelako, hala nola kobrea, beruna, merkurioa, etab.

Oskar Gonzalez Kimikako doktoreak “Por qué los girasoles se marchitan. Los elementos químicos en el arte” liburuan material artistiko ugari daudela, haien erabilerak, funtzioak eta baita historio popularrak ere erakusten dizkigu. Urriaren 7an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4), Gonzalezek bere liburua aurkeztuko du eta hitzaldi-solasaldi txiki bat ospatuko dugu Javier San Martin kazetariarekin batera. Hitzaldia ikusteko bertara joan daiteke edo streaming bidez jarraitu KulturguneaTB kanalaren bidez. Ekitaldira joateko, sarrerak aldez aurretik on line erreserbatu behar dira Bilbao Kulturaren bidez.

Oskar Gonzalez, EHUko Kimikako doktorea, unibertsitate horretako irakaslea da gaur egun Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Arte Ederren Fakultatean. Konbinazio horren ondorioz, zientziaren eta artearen arteko lotura ezagutarazteko interesa dauka.

Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan antolatu da. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da gonbidapenak internet bidez erreserbatzea.

Hizlaria

Oskar Gonzalez, Kimikan doktorea eta EHUko irakaslea, ibilbide luzeko dibulgatzailea da. Bere dibulgazio-artikuluak argitaratzen ditu, besteak beste, Cuaderno de Cultura Científica eta Zientzia Kaiera blogetan, #KimikArte atalean, eta Principia aldizkariaren eta Norteko Ferrokarrila eta Mecánica del Caracol bezalako irratsaioen ohiko kolaboratzailea da.

Javier San Martin, UPV/EHUn Zientziaren Gizarte Komunikazioan doktorea, ibilbide luzeko kazetaria da, bai komunikazioaren arloan bai kazetaritza zientifikoan. Doktoretzako Sari Bereziarekin doktoratu zen San Martín eta hainbat komunikabidetan lan egin du. Gaur egun, Radio Euskadiko albistegien editorea da.