euskaraespañol

18 herrialdeetako adituk haurren leuzemia eta linfoma ikertzeko proiektuari hasiera emango diote UPV/EHUn

  • Event

When and where

05/02/2018, 09:00 - 00:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Astelehenean, otsailak 5, 9:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Oteiza entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), LEGEND (LEukaemia GENe Discovery-ren akronimoa) europar proiektuaren eta I-BFM-ren lehenengo bilera hasiko da. 18 herrialdetako 35 espezialista batuko dituen workshop horren helburua izango da haurren leuzemia eta linfomen ikerketan elkarlana bultzatzea da.

Leuzemia linfoblastiko akutuak eta linfomek haurren artean ematen diren minbizien % 30 suposatzen dute. Horien jatorria ezezaguna da, oraintsu arrisku faktore genetikoak identifikatu dira, baino asko geratzen dira definitzeko. Gaixo hauen biziraupena ere igo da azken urteotan, batez ere tratamenduzko jarraibide berriei esker . Hala ere, arazo bat dago: tratamendu horiek oso erasokorrak dira, eta kasu batzuetan kontrako efektuak dituzte. Beste problema bat, bileran ere jorratuko dena, kontrako efektuak jasoko dituzten gaixoak aurreikusten lagundu ahal duten markatzaile genetikoak aurkitzea, botiken dosiak hobeto neurtzeko eta terapia pertsonalizatuak egiteko. Azkenik, familia batzuetan patologia hauek maiz agertzen direla, edo Down bezalako sindromei ere elkartzen zaizkiela, baina oraindik ez dakite zergatik.   

Hala, zailtasun horiek guztiak direla eta, beharrezkoa da nazioarteko adituen arteko elkarlana. Bilboko bileran izango diren onkologiako pediatrek, genetistek eta zientzialariek, plataforma horri esker, ikerketa estrategiak, proiektu berriak eta aktibitate terapeutikoak partekatu ahal izango dituzte, aipatutako arazoen inguruan.

LEGEND proiektua COST ekintzetako (European Cooperation in Science and Technology) bat da, Europar Batasunak H2020 programaren baitan sustatzen duen proiektua, hain zuzen, non hainbat herrialdetako institutu, unibertsitate zentro teknologikoen eta enpresen arteko sareak sortzeko helburua duen, denak, azken finean, elkarlanean aritzeko. Bestalde, I-BFM erakundeak 34 herrialdetako ikerketa talde batuko ditu, haurren leuzemia eta linzomak ikertzen dituzten taldeak guztiak ere. Adituen bi talde horiek biltzen diren lehen aldia da.

Workshop horretan Espainiako ordezkari biak izango dira: África García-Orad, UPV/EHUko Genetikako katedraduna, eta Pablo Menéndez, Instituto de Investigación contra la Leucemia Josep Carreras-eko ikerlaria. Bestalde, proiektuaren zuzendariak dira: Esme Waanders, Máxim Princess Máxima Center for Pediatric Oncology (Utrecht, Herbereak) eta Christian Kratz, Hannoverreko mediku zentro-koa (Alemania).

Kongresuari hasiera Arturo Muga Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak emango dio.