euskaraespañol

Image of the day

Txaber Altube, Iker Apraiz eta Pedro Ramirez, Geologiako VII. Olinpiada irabazleak

First publication date: 16/01/2015

Durangoko Fray Juan de Zumárraga Institutuko Txaber Altubek eta Iker Apraizek,  eta Gernikako Institutuko Pedro Ramírezek irabazi dute Geologiako VII. Olinpiada, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko egindakoa.

Edizio honetan, Euskal Erkidegoko Autonomiako sei ikastetxetatik etorritako Batxilergoko 15 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadan partaideek proba teorikoan Batxilergoko lehen eta bigarren mailako edukietatik ateratako 50 test moduko galderak izan dira. Proba praktikoa 12 laginekin osatuta egon da eta arroka mineral eta fosil ezberdinak identifikatu behar izan dira.

Hiru irabazleek Geogarapenek Euskal Kostaldeko Geoparkeko flysch-a ikusteko itsasontziz bisita gidatua eskaintzen duen saria jaso dute. Halaber, martxoaren 21ean Alacanten egingo den Olinpiadako fase nazionalean hartuko dute parte. Eta fase nazionaleko lehen lauak Brasilgo Pocos de Caldasera joan ahalko dira nazioarteko olinpiadan hartzeko parte. Bestalde, Euskal Herriko meatzaritzaren museoak sarrerak banatuko ditu partaideen artean.