null

12.594 ikasle hasiko dira astelehenean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko probak egiten UPV/EHUn

Unibertsitateak handitu du egoitzen kopurua eta parte hartzaile guztiek errespetatu behar dituzten segurtasun neurriak ezarri ditu

  • News

First publication date: 03/07/2020

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 11.758 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute astelehenean, uztailak 6, UPV/EHUn. Batxilergoko ikasleez gain, goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 836 ikasle gehitu behar dira. Iazko datuekin alderatuta, %8,6 gehiagok egingo ditu probak.

Batxilergoko 11.758 ikasle horietatik, 1.640k egingo dute Arabako Campusean, 5.801ek Bizkaikoan eta 4.287 Gipuzkoakoan. Eta LHtik datozen 836 ikasleetatik, 136k egingo dute Arabako Campusean, 379k Bizkaiko Campusean eta 307k Gipuzkoakoan.

Hizkuntzaren arabera, Batxilergoko ikasleen % 74k (8.677 ikasle) euskaraz egingo du, eta % 26k (3.051) gazteleraz. LHko ikasleei dagokienez, % 57k egingo du proba euskaraz, eta % 43k gazteleraz.

Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten Batxilergoko ikasleen % 55 emakumezkoak dira, eta % 45 gizonezkoak. LHko ikasleei dagokienez, emakumezkoak % 69 dira, eta gizonezkoak % 31.

 

Inklusioa-Premia bereziak dituzten ikasleak

Desgaitasunak eta premia bereziak dituzten 405 ikasleek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio probetan egokitzapenak izango dituzte, ikasle guztiek sarbide proba aukera berdintasuna bermatuz egingo dutelarik. “UPV/EHUko Sarbide Probetan Premia bereziak dituzten ikasleen arretarako Gida“ argitaratu du Desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuak epaimahaiei zuzendua dagoena. Gida honetan inklusiorako jarraibideak, egokitzapenen ezarpenak eta ikasleen arretarako jardunbide egokiak jasotzen direlarik.

 

Egoitza gehiago

Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenera arte (hilak 8), baina handitu egin da azterketak egiteko lekuen kopurua, ahalik eta osasun baldintza onenetan egin daitezen. Hori horrela, UPV/EHUren hiru campusetako ohiko azterketa lekuei, gehitu egin zaizkie BEC erakustazoka, Bizkaian, eta zenbait ikastetxe: hala nola Eibarko Armeria Eskola eta BHI, Gipuzkoan, eta BHI Ekialdea, Arabako campus inguruan. Ordutegiak ere moldatu egin dira aurreko edizioen aldean

 

USE azterketak berregituratzea

Bestetik, COVID-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, azterketak berregituratu egin dira. Bi helbururekin: alde batetik, proba malgutzea; bestetik, ikasleen aukera berdintasuna bermatzea.

Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta B aukeretako galderak. Jakina, horrek esan nahi du egokitzapen desberdinak egin behar direla gai bakoitzaren zehaztapenean, azken horren izaeraren arabera. Ikasturte hasieran ezarri ziren ereduak, orientabideak eta ebaluazio eta zuzenketa irizpideak mantendu egin dira.

 

Segurtasun neurriak

Higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasotzen dituen protokoloa ere prestatu da, probetan parte hartzen duten guztiek errespetatu behar dituztenak. Protokolo hori bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietara bidali da, eta UPV/EHUren webgunean ere kontsultatu ahal da.

Osasun neurri horien artean, nabarmentzekoa da ikasle bakoitzak bere maskara kirurgikoa eta azterketa egiteko materiala eraman beharko dituela (bolaluma, erregelak, kalkulagailua…), eta une oro mantendu beharko du ezarritako gutxieneko segurtasun distantzia. Pertsona guztiek eskuak garbituko dituzte ikasgelara sartu aurretik, eraikinen sarreretan ipiniko diren ontzietako gel edo soluzio hidroalkoholikoaz. Betiere dagokion epaimahaiaren presidente edota idazkariak emandako jarraibideak jarraitu behar izango dira.

USEari buruzko informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/-/use_atzeratuta

 

2020KO USE EGINGO DUTEN IKASLEEN DATU XEHATUAK:

Batxilergoa

 

CASTELLANO

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

345

585

930

1.640

Gizonak

258

452

710

BIZKAIA

Emakumeak

955

2.225

3.180

5.801

Gizonak

841

1.780

2.621

GIPUZKOA

Emakumeak

345

2.010

2.355

4.287

Gizonak

307

1.625

1.932

Guztira

 

3.051

8.677

Emakumeak 6.465

Gizonak

5.263

11.758*

*30 ikasle falta dira, ez baitira campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute)

 

LH

 

GAZTELANIA

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

48

47

95

136

Gizonak

19

22

41

BIZKAIA

Emakumeak

139

125

264

379

Gizonak

61

54

115

GIPUZKOA

Emakumeak

57

154

211

307

Gizonak

24

82

106

GUZTIRA

 

353

469

Emakumeak 570

Gizonak

252

836*

*14 ikasle falta dira, ez baitira campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute)