euskaraespañol

Artearen kaseta

  • Photocampus

First publication date: 13/04/2021

Image

NON: Arte Ederren Fakultatea. NOIZ: 2021eko apirilaren 13an. NORK: Laura López. UPV/EHU.

Arte Ederren ikasleen unibertsitate prestakuntza ofiziala osatzen da hainbat eragilerekin lankidetzan kudeatzen diren unibertsitate hedakuntzako ekintzei esker. Erakusketak, tailerrak, mintegiak, hitzaldiak, esku-hartzeak, deialdiak... parte hartzen duten ikasleek estimuluak, esperientziak eta ezagutzak lortzen dituzte beren prestakuntza handitzeko. Gainera, harreman zuzena gauzatzen da lan-arloko esparru ezberdinetan.

Iragan den 2019/2020 ikasturtean 'Agiri Kulturala' abian jarri zen. Dokumentu honek, pasaporte kultural gisa, ikasleen parte-hartze bakoitza islatzeko aukera ematen du, eta, ikasturtearen amaieran, ikasleen curriculum osagarria erakusten duten ziurtagiriak egiten dira. Horrela, ikasleek curriculumetik kanpoko prestakuntza pertsonalizatua osatzen dute dagozkien graduko edo graduondoko ikasketak egiten dituzten bitartean.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus