euskaraespañol

Erakusketa: Agustín Ibarrolaren ‘Censuras-Zentsurak’

  • Event

When and where

From: 19/01/2018 To: 28/02/2018, 08:00 - 20:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image
13 eskultura. Encapuchados seriea. Argazkia: Mikel Mtnez. de Trespuentes (UPV/EHU)

Description

Agustín Ibarrolaren artelanekin osatutako ‘Censuras-Zentsurak’ erakusketa otsailaren 28ra arte ikusgai izango da Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo). Astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 8:30etik 19:30era. Sarrera doan. Zentsura At Jaialdiaren 12. edizioko ekimen garrantzitsuenetarikoa da Agustín Ibarrolaren erakusketa hori.  

José Ibarrola erakusketaren komisarioaren esanetan esposizio hori ez da autorearen atzera begirako erakusketa bat, Agustín Ibarrolaren bizitza pertsonaleko eta artistikoko bi une erabakigarritan ardazten baita.  Alde batetik, Chillida aretoan ‘Censuras’ esposizioa ikusi ahal izango da. Han, antifrankista zeneko garaian, 1961-1976, egindako grabatuak, kartelak eta collageak erakutsiko dira.

Bestetik, Axular aretoan ‘Zentsurak’ esposizioa egongo da ikusgai. ETAren terrorismoaren aurkako borrokari eskainitako hainbat artelan egongo dira han. Hala, 2000ko, 2001eko eta 2003ko atentatuen ostean ateratako Omako Basoaren argazki batzuk ikusi ahal izango dira, baita txanodunak protagonista dituen pinturak, grabatuak eta eskulturak ere.

Obrak:

Chillida aretoa: ‘Censuras’

  • 55 grabatu: Agustín Ibarrola. Xilografiak. Paisajes de Euskadi seriea. 1961-2001. 70x50 cm.
  • Kartela: Espetxetik eginiko marrazki klandestino baten erreprodukzioa. Tinta/papera. 1963. Parisko Galerie Epona-ko erakusketaren kartela. 1963ko Frantziako Kritikaren Saria.
  • Collage: Agustín Ibarrola. Xilografiazko ebakinekin egindako collagea. Censura. 1976. 140x60cm.

Axular aretoa: ‘Zentsurak’

  • Olio-pintura bat: Agustín Ibarrola. Olio-pintura/mihise. Encapuchados. 2007. 180x180 cm.
  • 13 eskultura: Agustín Ibarrola.  Egunkarien orriak, kola eta akriliko lausodurak. Encapuchados. 1998. 130x70x70cm
  • 15 argazki: Tere Ormazabalen argazkiak. Atentatuak Baso Margotuan. 2000-2001-2003.  2000-2001-2003. A2
  • Grabatu 1: Agustín Ibarrola. Xilografia. Encapuchados (Paisajes de Euskadi). 2008. 130x70x70cm

More information