euskaraespañol

ARTEKOM proiektuaren aurkezpen jardunaldia

  • Event

When and where

30/01/2019, 11:00 - 00:00

Location

Gradu-aretoa - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Urtarrilaren 30ean, 11:00etan,  hamaiketako bat eskainiko da ARTEKOM proiektua aurkezteko jardunaldia hasi baino lehenago, Arte Ederretako Gradu Aretoan. Geroago, Errekaleor Bizirik! Kolektiboak, bere esperientzia azalduko du eta ARTEKOM proiektua aurrera eraman duten taldea  -José María Herrera, Josu Rekalde, Iñaki Bárcena eta Carmen Marín Ruiz- proiektuaren helburuak eta egitaraua aurkeztuko dute.

ARTEKOM foro parte-hartzailea da, eta trantsizio energetiko iraunkorrak dakartzan erronkak ditu langai. Komunikazio estrategiak diseinatzen ditu, arte sorkuntzaren bitartekaritzarekin. Arte Ederretako, Komunikazio Zientzietako eta Farmaziako fakultateetako ikasleek, irakasleek eta AZPek eta Tradener proiektuak hartzen dute parte parte ARTEKOMen, Campus Bizkaia LABen baitan.

Hainbat jarduera prestatzen ari da —zinema, tailerrak, hitzaldiak—, esperimentazio eta ikerketa inguruneak proposatzeko asmoz. Erakusketa artistikoa antolatzea ere badago.

Sarrera doan.