euskaraespañol

Atxuloko zulora jauzitako gurdia

  • Photocampus

First publication date: 09/02/2021

Image

NON: Atxuloko zuloa, Bakio. NOIZ: 2021eko otsailaren 7an. NORK: Ibon Cancio. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila.

Bakioko kondaira batek dio Burgoa mendiko puntan (451 metro) zeuden bi lakuetako batean uztarrian zegoen idi-parea jauzi zela, eta handik gutxira Atxuloko zulotik itsasoan azaldu zirela gurdi eta guzti.

Atxulok Gaztelugatxeko biotopo babestuaren muga markatzen du. Goiko erpinean Billanoko irla ikusten da, eta atzean Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU) aurkituko dugu.

Eta biotopo babestuaren eremua luzatuko balitz? Bakio, Lemoiz, Gorliz, Plentzia...

Gaur ur-jauzitik gurdia ateratzen ikusi dudala uste dut!

 

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Negu (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus