euskaraespañol

Gure txokoak: Esperientziaren patioa

  • Photocampus

First publication date: 15/04/2021

Image
Conchi Fernández. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

Bilboko Alde Zaharraren bihotzetik, Esperientzia Gelek Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua eskaintzen die 55 urtetik gorakoei 1999-2000 ikasturteaz geroztik. Irakaskuntzak 2020-2021 ikasturte honetan jarraitzen du, edukiera murrizketa eta prebentzio neurri askorekin.

Conchi Fernandezek, 2003tik zentro honetan diharduen idazkariak, eraikinaren Patio Nagusia aukeratu du; bere estetika bereziagatik ez ezik, berarentzat gune neuralgikoa ere delako. Irakaskuntza arruntari eta hitzaldiei, aurkezpenei, erakusketei, kontzertuei eta abarrei esker ikasteko, pentsatzeko eta elkarrekin bizitzeko leku bat. Leku berezi bat proiektu berezi batentzako.

Esperientziaren Gelak abian jartzeko funtsezkoa izan zen Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) lankidetza, Bilboko Zazpikaleetan dagoen Espainiako Bankuaren eraikin zaharra berritu eta utzi zutelako. Ondoren, Gipuzkoako eta Arabako campusetara ere zabaldu zen esperientzia hau.

Nola iritsi43°15'28.8"N 2°55'23.3"W