province: (Bizkaia)

Bidebarrieta zientifikoa: 'Energia… iluna?'

  • Event

When end where

29/01/2020, 19:00

Location

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Description

Unibertsoaren etorkizuna aurresan dezakegu? Harrigarria ematen duen arren, baietz dirudi. Hala ere, aurresanen bidean "energia iluna" deritzogunaren efektuarekin topo egiten dugu. Uler dezakegu energia ilunaren efektu hori nondik datorren ala berau onartzea besterik ez dugu?

Galdera handien aurrean aurkitzen gara. Horien inguruan hausnartzeko eta erantzunak emateko asmoz, “Energia… iluna?” hitzaldia emango du Marcos Pellejero fisikariak, Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloan urtarrilaren 29an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4). UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatzen dute zikloa.

Marcos Pellejero Ibáñezek, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) doktoretza ondoko ikertzaileak, Unibertsoa edo hutsunea bezalako gaiak jarriko ditu mahai gainean Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren baitan kokatutako hitzaldi honetan.

Saio hau Euskal Filmotekak, Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeak eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako zinema- eta zientzia-zikloaren hirugarren edizioan barruan egingo da. Hala, 2020ko urtarriletik martxora bitartean zineaz eta zientziaz gozatzeko aukera izango da, zientzialari eta zientzialariekin batera.

Otsailean Bidebarrieta Liburutegira bueltatuko da programa hau eta proiekzioak izango dira Bilboko Arte Ederren Museoan ere, gaurkotasuna duten gaietan sakontzeko. Hala nola, bizitzaren zentzuan, robotika humanoidean, gaixotasun mentaletan edo klima-aldaketan. Eskolei zuzendutako hitzaldiak eta saio bereziak ere izango dira.

Bidebarrieta Liburutegiak hartuko duen hitzaldi honetarako, hain zuzen ere, sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, urtarrilaren 24tik aurrera. Gonbidapenak goizez zein arratsaldez jaso daitezke astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Hizlaria

Marcos Pellejero Ibáñez doktoretza ondoko ikertzailea da Donostia International Physics Center-en (DIPC). Zaragozako Unibertsitatean fisikan lizentziatu zen eta, ondoren, Londresko Imperial Collegen ikasi zuen. Han, eredu kosmologiko estandarraren ordezko teorien ezagutzan sakondu zuen. Eskala kosmiko handienen egiturari buruzko doktoretza egin zuen Kanarietako Astrofisika Institutuan (IAC).