euskaraespañol

Bideo Talentu Berriak (BItaBE) 1. lehiaketaren sari banaketa

  • Event

When and where

14/06/2018, 18:30 - 00:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

EHUKultura Bizkaiak, ZINEBIren eta Arte Ederren eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateen lankidetzarekin eta HormigaFesten antolatzaileen sostenguarekin Bideo Talentu Berriak (BItaBE) 1. Lehiaketa antolatu da. Ekitaldi honen helburua da topagune bat eratzea UPV/EHUn sortutako ikus-entzunezko ekoizpena bistaratzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Hiru Campusetako ikasleei zuzenduta dago.

Gehienez 15 ikus-entzunezko pieza aukeratuko dira, eta horien artean hiru sari banatuko dira: 1. saria: 800 €;  2. saria: 600 €; 3. saria: 400 €.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/ehusfera/ehukultura/bitabe/