euskaraespañol

Biscay Bay Startup Campus-aren aurkezpena, gazte ekintzaileak biltzen dituen ekitaldia

  • Event

When and where

10/09/2019, 11:00 - 00:00

Location

Menchu Gal terraza - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Bizkaiko Foru Aldundiak, BBk Fundazioak eta Iberdrolak prentsaurrekoan aurkeztuko dute Biscay Bay Startup Campus ekitaldia. Bilbon, irailaren 19an eta 20an izango da ekitaldia, iparraldeko startup onenen eta eskualdeko gazte ekintzaileen elkargune izatea helburu hartuta. Jardunaldi horietan, gainera, Google, Auara edo Athletic Club bezalako enpresetako hizlariak izango dira.

Iaz 30 hiritako 400 gazte ekintzaile eta 100dik gora startup batu zituen ekitaldiak. Egitasmoa gizartearen gaineko eraginean ardaztuko da aurton, eta 500 parte hartzaile baino gehiago batzea espero da.

Partehartzaileak:

  • Noemí Peña, UPV/EHUko Bizkaiako Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria
  • Nora Sarasola, BBKren Gizarte Ekintza Arloko zuzendaria
  • Asier Alea, Bizkaiko Aldundiaren Egitasmo Estrategikoen Zuzendaria
  • Roberto Mariscal, ‘Iberdrola España’ enpresako Berrikuntzaren arloko ordezkaria