euskaraespañol

Biscay Bay Startup Campusaren irekiera ekitaldia

  • Event

When and where

19/09/2019, 09:30 - 00:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Biscay Bay Startup Campus ekitaldia Bilbon egingo da irailaren 19an eta 20an, iparraldeko startup onenen eta eskualdeko gazte ekintzaileen elkargune izatea helburu hartuta. Jardunaldi horietan, gainera, Google, Auara edo Athletic Club bezalako enpresetako hizlariak izango dira.

Iaz 30 hiritako 400 gazte ekintzaile eta 100dik gora startup batu zituen ekitaldiak. Egitasmoa gizartearen gaineko eraginean ardaztuko da aurton, eta 500 parte hartzaile baino gehiago batzea espero da.

Ekitaldian izango dira:  

  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Noemí Peña, Bizkaiko Kanpuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria
  • Nora Sarasola, BBKren Gizarte Ekintza Arloko zuzendaria
  •  Roberto Mariscal, Iberdrola España’ enpresako Berrikuntzaren arloko ordezkaria
  • Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Alduldiko Ekonomia Sustatzeko diputatua