euskaraespañol

Image of the day

David Edward-en hitzaldia: ‘Brexit, The EU and Devolution: The State of The Union’

  • Event

When and where

29/05/2018, 16:30 - 00:00

Location

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Asteartean, maiatzak 29, 16:30ean, Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), ‘Brexit, The EU and Devolution: The State of The Union’ gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du David Edward-ek,  Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko epaile ohiak.

Sir David Edward (Perth, Eskozia,1934) izen handiko legelaria eta akademikoa da, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko epaile ohia izateaz gaiz Edinburgoko Unibertsitateko irakasle emeritua da. Erret aholkularia eta The Royal Society of Edinburgh elkarteko kidea da.

 EHUgunek gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu, akademiaren mundua eta gizarte zibilaren mundua zein erakundeen mundua uztartu nahian. Horregatik gertutik jarraitu izan ditu hainbat gai azken hilabeteotan, hala nola, errefuxiatuen krisa, Europako etorkizuna, Eskoziako erreferenduma, Brexit, eta jakina, Kataluniako egoera.

SARRERA IREKIA interesatu guztiei.

Informazio gehiago: www.ehu.eus/ehugune