euskaraespañol

UPV/EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatuko dute Kultura Zientifikoko Katedraren jarduna garatzeko

When and where

23/06/2016 23/06/2016, 11:00 - 12:00

Image

Description

Ostegunean, ekainaren 23an, 11:00etan, Bizkaia Aretoko Lauaxeta gelan (Abandoibarra 3, Bilbo) UPV/EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak Kultura Zientifikoko Katedraren jarduera 2016-2017an gauzatzeko bien arteko hitzarmenaren luzapena sinatuko dute, Juan Ignacio Pérez Iglesias Fisiologiako katedradunak zuzentzen duen katedra horrek bost urte bete dituen honetan.

Hauek izango dira sinatzaileak:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Unai Errementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias, Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria

Kultura Zientifikoko Katedrak kultura zientifikoaren, zientziaren balioen eta zientziak eta teknologiak gizartean dituzten eraginen inguruko prestakuntza, ikerkuntza eta sentsibilizazio jarduerak antolatzen ditu. Katedrak webgunea du, Zientzia.info, eta lau blog: Cuaderno de Cultura, gaztelaniaz; Zientzia Kaiera, euskaraz; Mapping Ignorance, ingelesez; eta Mujeres con Ciencia. Naukas Bilbao ere sustatzen du, eta Bilboko Darwinen Eguna antolatzen laguntzen du. Horrez gain, Zientziateka zientzia hitzaldien programa antolatzen du hilean bitan Azkuna Zentroan; ekainaren 23an, edizio berezi bat izango da 19:00etan, garrantzi handiko bi zientzialarik parte hartuko baitute: Itziar Laka Hizkuntzalaritzako katedradunak eta Xurxo Mariño Coruñako Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasleak.