euskaraespañol

DBHko 350 ikasle eta irakaslek bi Nobel saridun elkarrizketatzeko aukera izango dute

When and where

28/09/2016 28/09/2016, 10:00 - 11:51

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Irailaren 28an, asteazkena, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorb. 3, Bilbo) egingo da puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketa bat.

Aurreko urteetan bezala, Passion for Knowledge 2016 jaialdiko jardueren artean top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketak izango dira asteazkenean UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon. Harrera Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren eta Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko Errektorearen eskutik izango da.

Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Dame Jocelyn Bell Burnell, Claude Cohen-Tannoudji eta Martin Karplus zientzialariekin elkartuko dira. Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradunak eta DIPCko presidenteak moderatzaile-lanak egingo ditu.

Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean  Claude Cohen-Tannoudji Fisikako Nobel saridunarekin, Martin Karplus Kimikako Nobel saridunarekin eta Dame Jocelyn Bell Burnell Oxfordeko Unibertsitateko astrofisikariarekin solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko.

Gonbidatutako ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Topaketa hauen helburu nagusia da, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea; betiere, ezagutzarekiko pasioak ikasle gazteak goitik behera busti ditzan.

Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren baitan antolatutako top@DIPC – Zientziarekin solasean! Bilboko topaketak Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) laguntza du, baita Telefonicaren parte-hartze berezia ere. Telefonicak, DIPCren patronoa denak, hiru galdera berritzaile, burutsu, interesgarri, argi, irudimentsu, txundigarri edo originalenak sarituko du. Javier Benitok, Telefononica Euskadiko zuzendariak emango dio saria irabazleari.

Hizlariak:

  • Dame Jocelyn Bell Burnell, Oxfordeko Unibertsitateko astrofisikaria
  • Claude Cohen-Tannoudji, Fisikako Nobel sariduna
  • Martin Karplus, Kimikako Nobel sariduna

Moderatzailea:

  • Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea