euskaraespañol

Populismoak eta immigrazioaren inguruko jarrerak

When and where

From: 15/11/2017 To: 16/11/2017, 09:00 - 14:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Ostegunean, azaroak 16, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Immigrazioa eta Integrazioa EAEn Jardunaldiak hasiko dira. Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzak eta UPV/EHUk antolatuta, aurten zazpigarren edizioa egingo da, "Populismoak eta immigrazioaren inguruko jarrerak" izango duelarik leloa.

Jardunaldietan mahai-inguruak eta hitzaldiak egingo dira, eta hainbat gai jorratuko: immigrazioaren inguruko jarrerak Europan, Espainian eta Euskadin; populismoa, xenofobia eta arrazismo berria; Populismoen aurkako estrategien gaitasunak eta mugak Euskadin; eta adierazpen-askatasunaren mugak.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak, Bizkaiko Campuseko errektoreorde Patxi Juaristik, Ikuspegiko zuzendari Gorka Morenok eta Biltzeneko zuzendari Miguel Ángel Muñozek emango diote jardunaldiari hasiera. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Aniztasunerako zuzendari Ernesto Sáinz Lancharesek parte hartuko du jardunaldien amaieran, zeina ostiralean, hilak 17, 13:30etan, burutuko den.

Parte hartzaileak:

  • Santiago Alba Rico. Idazlea eta saiogilea
  • Xavier Casals. Universitat Ramon Llull
  • María José Magaldi. Bartzelonako Auzitegi Probintzialeko magistratua
  • Ricardo Gutiérrez. Federación Europea de Periodistas
  • Josep Casadevall. Abokatua eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile ohia
  • Mª Ángeles Cea D'Ancona. Madrilgo Complutense Unibertsitatea
  • José Antonio Oleaga. UPV/EHU
  • Ane Lezama. Amekadi. Gatazken kudeaketa eta bizikidetasunaren sustapena
  • Mikel Mazkiaran. SOS Arrazakeria Gipuzkoa
  • Aitor Larrea. Herritarren Eskubideen eta Segurtasun Publikoko Sailaren Atalburua. Ertzaintza

Jardunaldiak zuzenean igorriko dira ondorengo bideo kanalean:
https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba0bf82b2b093f8b456a