euskaraespañol

Exhibition

Edu Hurtadoren ezku-hartze artistikoa Deustuko Zubian

When and where

16/12/2017, 00:00 - 00:00

Image

Description

Larunbatean, abenduak 16, Edu Hurtadoren ezku-hartze artistikoa inauguratuko da, Deustuko Zubian esku-hartze artistikoen egitarauaren barne. Azaroan Edu Hurtadok bi tailerrak antolatu zituen Arte Ederren Fakultatean, “Tu palabra frente a mis gestos: conjuro, coreografía y fuego” izenpean, eta han egindako lanean oinarrituta dago ezku-hartze artistiko hau. Ekitaldia zubia altxatzeko makinak dauden etxolan egingo da eta kanpotik soilik ikusi ahal izango da.

Edu Hurtadok (Valladolid, 1986) Bilboko Guggenheim Museoan, Berlingo Instituto Cervantes eta Basauriko Arizko Dorretxean erakutsi du bere lana. 2014 urtean ARCOren artista gailena izan zen. Gaur egun, koreografia sozial eta instrukzio-errituei buruzko doktorego tesia bukatzen ari da.

Deustuko Zubian esku-hartzea artistikoen programa Arte Ederren Fakultateak antolatuta dago, EHUkulturarekin batera. Proiektuak aukeratzeko azken deialdia azaroan egin zen, Arte Ederren Fakultateko ikasleen zuzenduta.