euskaraespañol

ETBk zientziaren eta Unibertsitatearen ekarpena goraipatu eta eskertu du

  • Photocampus

First publication date: 27/10/2021

Image

NON: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. NOIZ: 2021eko urriaren 27a. NORK: Jorge Navarro. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

 

Gaur goizean, "En Jake" saioak programa berezia egin du Zientzia eta Teknologia Fakultatetik,  Leioatik.  Programaren aurkezle Xabier Lapitzek eta bere lantaldea Fakultatean izan dira, pandemia hilabete hauetan zientziak egindako ekarpena goraipatu eta eskertzeko.

 ETBko setetik pasatu dira, besteak beste, Inmaculada Arostegui, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea; Juan Ignacio Pérez-Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzailea; Miren Basaras mikrobiologoa eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko irakaslea; Estitxu Garai UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko irakaslea; eta Josu Ferreiro Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus