euskaraespañol

Etorkizuna pentsatzeko elkarrizketak

  • Photocampus

First publication date: 18/10/2021

Image
Ezkerretik eskumara, Arantxa Tapia, Juan Mari Aburto, Unai Rementeria, Teresa Ribera, Iñigo Urkullu, Maroš Šefcovic, Denis Itxaso, Eva Ferreira eta Diego Rubio. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

NON: Bizkaia Aretoa-UPV/EHU (Bilbo). NOIZ: 2021eko urriaren 18a. NORK: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

 

Bizkaia Aretoan hasi berri da Zientziaren eta Berrikuntzaren Etorkizunari buruzko Elkarrizketa. Herrialde aurreratua izan gaitezke zientzian eta berrikuntzan potentzia izan gabe? Herrialdeko aberastasunaren zein zati bideratu behar da I+Gra? Nola erabili Europako funtsak Espainiako zientziaren eta berrikuntzaren ekosistema modernizatzeko? Horiexek dira gaur eta bihar elkarrizketa honetan eztabaidatuko diren gaietako batzuk. Elkarrizketa hori etorkizunari buruzko 17 elkarrizketetako bat da, autonomia-erkidego bakoitzean azarora arte egiten ari diren bat. Espainiako Gobernuaren, Europako Batzordearen, Europako Parlamentuaren eta beste 70 erakunde publikoren (udalak, fundazioak, gobernu autonomikoak eta unibertsitateak) ekimena da, eta pandemiaren okerrena gainditu ondoren, etorkizunari buruzko ikuspegia eraikitzen lagundu nahi dute.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus