euskaraespañol

Ez dituzu oraindik ikusi?

  • Photocampus

First publication date: 27/01/2020

Image
Argazkia: Egoi Markaida. UPV/EHU

Udaberriro, Arte Ederren Fakultateak tote bag, kamiseta eta agenda egiteko ideien lehiaketa deitzen du, eta diseinu irabazleak ikastegiaren irudi izango dira hurrengo ikasturtean, 500 bat ale ekoizten baitira. Ikasturte akademiko honetarako bi izan ziren hautatuak, Zeramika: Arte eta Funtzioa Masterreko ikasle Susana Bartolomérena (argazkian, ezkerrean), eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduko ikasle Janire Angoitiarena. Ez da zaila bi irudi horietatik sorturiko produkturen bat begiztatzea Leioa-Erandio eremuan.