euskaraespañol

Gure txokoak: Akordioa gogorarazten duen plaza

  • Photocampus

First publication date: 15/09/2022

José Ramón Díaz de Durana irakaslea Arabako hiriburuko campusean
José Ramón Díaz de Durana irakaslea Arabako hiriburuko campusean | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Arabako Campuseko nire leku gogokoenetako bat René Casin (1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren idazle nagusia) kalearen eta Julio Caro Baroja (antropologo, etnografo eta historialari handia, Euskal Herriko berrikuntza historiografikoaren zutabe nagusia, XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera) kalearen arteko bidegurutzean dagoen plaza txikia da. Sarritan zeharkatzen du Letren Fakultatetik Koldo Mitxelena Liburutegira joaten naizenean. Espazio hori elkargunetzat hartu izan dut beti, eta, pertsonalki, 1994ko udaberrian Arabako campusa garatzeko Arabako erakundeek aho batez hartutako akordioa gogorarazten dit. Fernando Buesa Gizarte Gaietako lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua buru zutela, mahai baten inguruan bildu ziren Gasteizko alkate José Ángel Cuerda, Arabako ahaldun nagusi Alberto Ansola, Vital Kutxako presidente Francisco Allende, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Juan José Goiriena, eta teknikari talde bat (ni neu talde horretako kide izan nintzen). Talde horrek jarduera programa bat diseinatu zuen eraikin bakoitzerako eta urte batzuen buruan gaur egun dugun campusa osatu zuen unibertsitate espazioaren urbanizaziorako. Hogei eta zortzi urte igaro dira urte hartako abuztuaren 1etik, erakundeen arteko hitzarmena sinatu zenetik. Arlo pertsonalean, politikoan edo unibertsitate publikorako azpiegituren garapenean, ez dut imajinatzen desberdinen arteko topaketa ospatzen ez duen bestelako etorkizunik.

Leku hori aukeratu zuen José Ramón Díaz de Duranak, Letren Fakultateko Erdi Aroko Historiako katedradunak eta Eusko Jaurlaritzako Gizartea, Boterea eta Kultura Ikerketa Taldeko (XIV-XVIII mendeak) ikertzaile nagusiak. Bera da aurreko lerroen egilea ere.

Nola iritsi: 42°50'23.0"N 2°40'24.1"W