Gure txokoak: Bizitzaren Basoa

  • Photocampus

First publication date: 10/10/2019

Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle Marta Machok argi dauka: UPV/EHUn bere lekurik kutunena Bizitzaren Basoa da. “Leioa-Erandio eremuko toki magiko horietako bat da”. Arboretum-en kokatua, altzairuzko baso paregabe horrek zientziari gorpua eman dioten pertsonak omentzen ditu. “Campusaren ohiko zalaparta eta haren lasaitasuna oso bestelakoak dira; haizeak eta txoriek soilik apurtzen dute isiltasun nagusia. Izan ere, baso horrek gure leloa den ‘Eman ta zabal zazu’ ordezkatzen du: emate eskuzabala, ezagutza sortu eta zabaltzeko”.

Nola heldu: 43.327718, -2.970270