euskaraespañol

Gure txokoak: Ikasgelan

  • Photocampus

First publication date: 10/11/2021

Ana Isabel Puente
Ana Isabel Puente, bere ikasleekin, Zientzia eta Teknologia Zientzia Fakultateko 015 ikasgelan. Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

Edertasun estetikoan ez dago Arboretumaren, Plentziako sendategi zaharraren (orain, PiE) edo Leioako Ostalaritza Eskolako baratzearen parean; ez.

Hemen, ordea, nire bigarren etxean bezala sentitzen naiz. Hemen, irakasten dut (ustez), hezitzen dut (nahi nuke), ikasten dut. Zer besterik eska liteke?!

Emakume pribilegiatutzat daukat neure burua; betidanik nahi izan dudan lanbide horretan lan egiten dut.

Hori da Ana Isabel Puentek, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko irakasle eta zuzendariak, Gure Txokoak atalerako aukeratutako lekua. Aurreko lerroak ere hark idatzi ditu. 

Nola iritsi: 43°19'49.6"N 2°58'10.9"W