euskaraespañol

Gure txokoak: Matematika ortuan

  • Photocampus

First publication date: 16/03/2023

Elena Agirre Basurko irakaslea Arabako Campuseko baratze ekologikoan
Elena Agirre Basurko irakaslea Arabako Campuseko baratze ekologikoan | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Zer egiten duzu ortuan ikasleekin? Matematika? Argazkikoak Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntza graduko 3. mailako ikasleak dira eta Arabako Campuseko ortu ekologikoan daude, Matematikaren Didaktikako saio batean. Maisu-maistrak izango dira eta ortura joaten garenean jabetzen dira ortuak aukera anitzak ematen dituela Matematika ikas-irakasteko. Neurtzera etorri gara gaur, gure gorputzeko atalekin lehenengo; beste patroi eta tresnekin, gero. Matematika lantzeko beste era bat bizitzen dute ikasleek ortuan eta gustuko dute, eta ni pozik haien Matematikarekiko jarrera eta gaitasunak hobetzen direla ikustean.

Honako hau da Elena Agirre Basurko, Matematika, Esperimentazio Zientzien eta Gizarte Zientzien Didaktika saileko irakasleak nahiago duen gunea, Gure Txokoetarako testua ere berak egina izanik.

 

Nola iritsi: 42°50'28.2"N 2°40'37.0"W