euskaraespañol

Gure txokoak: Munduko bola

  • Photocampus

First publication date: 22/09/2022

Image
Bizkaiko Campuseko Bibliotekako Ikaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuko kideak. Ezkerretik eskumara, Isabel Quintana, Pilar Azlor, Sara Jorge, Idatze Aguirre, Javi Gonzalez. Argazkian falta dira Patricia Terán, Cristina Carcedo, Luis Madariaga, Lidia Jimenez eta Joana Tejada. | Photo: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

Hauxe da Bizkaiko Campuseko liburutegiko nire lekurik gustukoena, oso esanahi sakona duelako nire liburutegi-lanean.

Munduko bola liburutegitik igaro diren ikasle eta irakasle guztiek ezagutzen eta errekonozitzen duten topagunea da.

Hemen geratu ohi gara, ematen ditugun zerbitzuak* ezagutu nahi dituzten, ikasi eta ikertu nahi duten, gehiago jakin nahi duten eta kalitatezko lan akademikoak egin nahi dituzten ikasle-taldeekin.

Munduko bolaren itzalpean ere ikusi dut jendea lanean eta berriketan, batzuk lo-kuluxkan edo, nola ez, ligatzen.

Esferak irudikatzen duen lurrak berak bezala sufritu du. Adibidez, kontrolik gabeko haserreak jasan dituenean, besteak beste, pintura-ontzi bat bota zioten ‘errebindikazio-jardunaldi’ hartan (garbitzaileek irudi lotsagabe hori atondu zuten, eta utzikeria-urteetan metatutako hautsa garbitu eta kendu zuten). Edo, haren ondoan langile bat hil zenean, argizulotik erorita (bihotza betiko uzkurtuta utzi zigun).

Pandemian ere espazio hutsa izan da, tristea, kolorerik gabea. Orain, garai ilun haiek gainditzen ari garenean, pixkanaka argiz betetzen doa, gureganatzen jarraitzen duten ikasleei eta langile, irakasle, ikertzaile eta abarrei esker. Berriro ere, Liburutegiko Munduko Bolak beroz eta pozez hartzen gaitu.

Leku hori aukeratu du Pilar Azlorrek, Bizkaiko Campuseko Bibliotekako Ikaskuntzari Laguntzeko zerbitzuburuak. Bera da aurreko lerroen egilea ere.

*Gure liburutegiko baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko, biblioLAGUN 2022-2023 online ikastaroa duzu.

Nola iritsi: 43°19'53.1"N 2°58'07.4"W

Bibliotekako munduko bolaren historia ezagutzen duzu? Hala bada, idatz iezaguzu campusa@ehu.eus helbidera.