euskaraespañol

Gure txokoak: Pasagune eta elkargunea

  • Photocampus

First publication date: 23/11/2022

Image
Mila Kortabitarte, eserita. Ondoan, Igone Arandia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Idazkaritzako bulego-burua, eta Maria Mar González, Kazetaritza Saileko idazkaria eta UPV/EHUren ikonoaren egilea. | Photo: Unai Zorriketa. Komunikazio Bulegoa UPV/EHU.

Nire lekurik gogokoena fakultateko idazkaritzan sartzeko atondoa da. Han urtero ospatzen ditugu emakumearen eguna, erretiroak, agurrak eta era guztietako ekitaldiak, eta horietan guztietan argazkiak ere ateratzen ditugu. 

Fakultatearen obrak anaitu zituen bi eraikinen iragana eta oraina batzen dira pasagune honetan, baina, batez ere, hiru kolektiboen, AZP, IIP eta ikasleen topagunea da. 

Oso ondo argiztatutako lokala delako gustatzen zait, sabaileihoari esker, hormen eta zoruaren kolore zurian errebotatzen duen argi natural zoragarria sartzen baita. Eta gustuko dut bertara hainbat puntutatik sar daitekeelako. 

Argazkian gure ikonoa, UPV/EHUren ikurra, gurekin izatea nahi izan dut. Haren egileak Arte Ederren Fakultateko Arteko graduko Eskultura ikasgaiaren proiektu baterako sortu bazuen ere, gure jaietako muin bihurtu da. 

Leku hori aukeratu du Mila Kortabitartek, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Administrazio eta Zerbitzuetako langileak. Bera da aurreko lerroen egilea ere. 

 

Nola iritsi:  43°19'50.1"N 2°58'00.8"W