euskaraespañol

Image of the day

Gure txokoak: Udazkeneko koloreak

  • Photocampus

First publication date: 01/12/2022

Image
Asier Aranzabal, Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio eremuko Mikel Laboa plazako zuhaitzen azpian. | Photo: Unai Zorriketa. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

Asko maite dut campuseko txoko hau, batez ere garai honetan, udazkenean. Goizean goiz, Zientzia eta Teknologia Fakultatera natorrenean, lehen orduko argiarekin, zuhaitz horien udazkeneko koloreak eta atzeko liburutegiko eraikinean dagoen armarria batzen dira. Hantxe geratzen naiz, aurrez aurre, minutu batzuk, ‘enkoadraketa’ horri begira, eta sarri argazkia ere ateratzen dut. Irribarrea ezpainetan, lanaldiari gogotsuago ematen diot hasiera.

Gogoan dut nola miretsi ninduten udazkeneko koloreak Kanadako McMaster Unibertsitateko campusean, duela hamaika urte egin nuen egonaldi laburrean. Garai hartan, gure campusarekin alderatuta, askoz atseginagoa zen, parke natural batez inguratuta egotea bezala baitzen. Gaur egun, gure campusa asko hobetu da, eta guk ere udazkeneko koloreez goza dezakegu. Zaindu dezagun gure campusa!

Leku hori aukeratu du Asier Aranzabalek, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa saileko irakasleak. Bera da aurreko lerroen egilea ere. 

 Nola iritsi:  43°19'50.6"N 2°58'04.1"W