euskaraespañol

Gure txokoak: Naturaren aurrean ikertzea

  • Photocampus

First publication date: 27/01/2021

Image

Biofisika Institutua (UPV/EHU, CSIC), Bizkaiko Campuseko Zientzia Parkean kokatua, fatxada berdeagatik nabarmentzen da eta dagoeneko kolore hori bertako ikur bihurtu da. Eraikin ikaragarri horren barruan, hirugarren solairuan, laborategi txiki eta argitsu bat dago, Unbe mendira begira. Hori da Xabier Contreras Ikerbasque ikertzaileak aukeratutako txokoa. 

"Toki argi eta isil honek aukera ematen dit molekula biologiko berrien diseinuan, karakterizazioan eta sintesian murgiltzeko. Partikula horiei esker, mekanismo zelular konplexuak eta lipido-proteina interakzio sareak identifika ditzakegu, hainbat giza gaixotasunen (minbizia, adibidez) hastapenean eta garapenean sortzen direnak, edo ulertu nola antolatzen diren GIB birusaren lipido-proteina interakzio garrantzitsuak maila molekularrean, eta horrela erretrobirusen aurkako terapia berriak garatzeko”. 

Nola iritsi43°19'59.7"N 2°58'03.4"W