euskaraespañol

Hautestontzien eguna

  • Photocampus

First publication date: 26/11/2020

Image

NON: Bizkaiko Campusa. NOIZ: 2020ko azaroaren 26an. NORK: Fernando Casabella. Komunikazio Bulegoa.

 

Unibertsitate komunitatea osatzen duten 48.207 pertsonek hitzordua dute gaur hautestontziekin, Eva Ferreira Ekonomia Aplikatuko katedradunak, aurkezten den hautagai bakarrak, datozen lau urteetan unibertsitatea zuzenduko duen ala ez erabakitzeko.

2004ak etapa berri baten hasiera ezarri zuen UPV/EHUko errektore hautaketan, bere Estatutuak 2002ko urtarrilean indarrean jarri zen Unibertsitateen Lege Organikora (LOU) egokitu ondoren. Ordutik, unibertsitateko agintari gorena sufragio unibertsal haztatuaren bidez aukeratzen da.

Etapa berri honetan, hiru izan dira Euskal Herriko Unibertsitateko buru: Juan Ignacio Pérez Iglesias (2004-2009), Iñaki Goirizelaia Ordorika (2009-2017) eta Nekane Balluerka Lasa (2017-2021).

Egunaren azken orduan jakingo ditugu 2020ko hauteskundeen behin-behineko emaitzak. Behin betiko aldarrikapena abenduaren 4an egingo da.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udazken (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus