euskaraespañol

Hélène Langevin-Joliotek bere amona omendu du ‘María Sklodowska Curie. Poloniar bat Parisen’ erakusketaren harira

Esposizioa eta beste bi mintzaldi antolatu dira Marie Curie gogoratzeko

  • Kronika

First publication date: 12/04/2018

Image

Hélène Langevin-Joliot doktoreak, María Sklodowska Curie-ren iloba, hasiera eman dio apirilaren 12tik 26ra UPV/EHUn egingo den zientzialariari historikoari buruzko hitzaldi zikloari. Curiek bi Nobel sari jaso zituen lehen pertsona izan zen, besteak bete. Langevin-Joliot doktorearen mintzaldiak “Les Joliot-Curie, mes parents, et la radioactivité artificielle” izenburua du. "Gizonak zein emakumeak zientzialari handiak izan daitezke. Neskek ez lukete familia bizitza edo karrera zientifikoa aukeratzeko beharraren aurrean izan behar", adierazi du.

Hitzaldian egon dira, besteak beste, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Sameh Safty, Bilboko Frantziako kontsula, Magdalena Solabarrieta, Bilboko Lizeo Frantseseko zuzendaria, Fabrice Charrier, Bilboko Institutu Frantseseko zuzendaria, Alfonso Martínez Cearra, Suediako kontsula Bilbon, eta Ángel Tellechea, Poloniako Kontsula Nafarroan, Euskadin eta Errioxan. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak, Esther Domínguezek, eta ekitaldiaren antolatzaileek, Sonnia L. Rivas-Caballero eta Belén Yustek, Marie Curie-ren biografiaren gainean hitzaldi labur batekin hasiera eman diote topaketari.

Beste bi mintzaldietan eta Bizkaia Aretoan apirilaren 27ra arte ikusgai egongo den erakusketan ekarriko da gogora Nobel saria jaso zuen lehen emakumea:

Hurrengo hitzaldiak

Apirilak 18. 18:30. Bizkaia Aretoa, Oteiza gelan. Naia Peredaren hitzaldia: “Marie Curie, primera física médica”
Apirilak 26. 18:30. Bizkaia Aretoa, Oteiza gelan. Juan Carlos Martín Urretaren hitzaldia: “A partir de M. Curie; una excursión por la radiología médica”

‘María Sklodowska Curie. Una polaca en París’ erakusketa

Erakusketa hori zabalik dago apirilak 3tik 27ra UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Hogei panelen bidez, haren ikerketa lan handia, laborategian etengabe egin zuen lan nekeza eta haren alderdi humano eta solidarioa azter daitezke. Azpimarratzekoa da, inork gutxi baldin badaki ere, Lehen Mundu Gerran lan garrantzitsua egin zuela Curie auto famatuak gidatzen: milaka eta milaka soldadu erradiografiatu, jaurtigaiak errazago erauzi ahal izateko, eta, horri esker, anputazio traumatikoak saihestu eta ezin konta ahala bizitza salbatu ahal izan zituzten.

Bere ekarpen handienak zientzia-alorrean, polonio eta radio elementu kimiko berrien aurkipena eta erradioaktibitateko garapena, pertsonaiaren  iceberg punta baino ez dira.  Onberatasun handiko pertsona izan zen eta laguntza hitzaren esangura sakona bere bizitzaren erdian jarri zuen.

Erakusketa bost ataletan banatzen da: lehenengo hirurak (Polonia, Paris eta Munduko herritarra) frantziar-poloniar zientzialaria ospetsuen bizitza erakusten dute. Laugarrenak (España-ra bidaiak) Espainiatik egin zituen hiru bidaiak azaltzen du eta bosgarrenean (Epilogo)  gogoratzen dira bere ondorengoak.

Polonia: haurtzaroa eta gaztaroa (4 taula)
Paris: Sorbonan ikaslea, bizitza eta lana Pierre Curie-rekin (5 taula)
Munduko herritarra: azken urteak zientziaren enbajadorea (5 taula)
España-ra bidaiak: 1919, 1931 eta 1933 (4 taula)
Epilogo: Curie familia eta espainiar omenaldia (2 taula)

Erakusketa astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara bisitatu ahal da, eta sarrera librea da.