euskaraespañol

Hitzaldia: ‘La noche de las ideas. La imaginación al poder’

  • Event

When and where

25/01/2018, 19:00 - 00:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Ostegunean, urtarrilaren 25ean, Bizkai Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) lehen aldiz, Bilbora iritsiko da “La Noche de Las Ideas” pentsamendu garaikideari eskainitako nazioarteko hitzordua, gaur egun hain ohikoak diren arazoei aurre egiteko eta horiei pentsamendu kritiko bat ekartzeko itxaropenez sortutakoa, hain zuzen.

Hizlariek gizarteko hainbat alderdi aztertuko dituzte, “gizartea izugarri azkartzen ari den garai hauetan”, eta mundua bera ere etengabeko bilakaera eta mutazio teknologikoa izaten ari den honetan: “Ezin aurreikusizko etorkizun digital honetan, ezinbesteko erronka bihurtu da ezagutzaren transmisioa. Nola eta, batez ere, zer transmititu behar diegu etorkizuneko belaunaldiei? Zein eginkizun, zein funtzio izango dute eskolek, unibertsitateek eta hezkuntzako eta sozializazioko beste eremu batzuek?”, adierazi dute antolatzaileek.

 Hizlariak:

  • Denis Kambouchner, Filosofo eta Historialaria, Université Paris 1 Panthéon-Sorbonne- katedraduna
  • Ander Gurrutxaga Abad, Soziologian katedraduna, UPV/EHU.
  • Alfonso Unceta Satrustegui, Soziologian Katedraduna, UPV/EHU.

Moderatzailea:

  • Simón Peña Fernández, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen Dekanoa, UPV/EHU.