euskaraespañol

Iñaki Sasiak eta Ainhoa Gonzalezek ekonomia zirkularreko Master Amaierako Lan Onenaren sariak jaso dituzte

Repsol Fundazioa Sariaren I. edizioko irabazleak dira

  • News

First publication date: 24/11/2022

Image
Ainhoa González eta Iñaki Sasia | Photo: UPV/EHU

Lehen saria Iñaki Sasia Santosentzat izan da, ‘Cualificación y Localización del Impacto Ambientales del Transporte en Automóvil’ Master Amaierako Lanarengatik (MAL), trantsizio energetikoaren eta ekonomia zirkularreko ereduen arazoak jorratzen baititu. Lana Globalizazioa eta Garapena Masterreko proiektu bat da, eta jomugan jartzen ditu automobil-garraioa, energia-sistemak jasaten ari diren aldaketa esanguratsuak eta erauzketa-prozesuan ingurumenean duen eragin handia. MALak ondorioztatzen du “automobil bidezko garraioa erronka bat dela Ekonomia Zirkularreko ereduak egokitzeari lotutako hainbat ikuspegitatik, betiere erantzukizun-maila sustatzen badute”.

Bigarren saria Ainhoa González Industria Ingeniariak lortu du ‘Descarbonización en el sector de la Construcción:   Cálculo de la Huella de Carbono de la organización, plan de reducción y compensación’’ MALarekin. Lan honek, Enpresei Aplikatutako Ekonomia Zirkularreko Masterraren azken proiektuak, eraikuntza-prozesuetan sortutako “inpaktu kaltegarriak” salatzen ditu.

Balorazio-irizpideak honako hauek izan ziren: % 30, lanaren kalitatea; % 30, izaera berritzailea; % 40, ekonomia zirkularreranzko aldaketari egindako ekarpena.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Repsol Fundazioak Trantsizio Energetikoaren Gela sortu zuten 2021ean, ekonomia zirkularraren gaia ardatz hartuta, ezagutza egiaztatua eta zorroztasun akademikoa gizarteari zabaltzen laguntzeko. Bere ibilbidearen lehen urtean, Ikasgelak industria-balioaren kateko materialen fluxuetan espezializatzen da (lehen mailakoak eta bigarren mailakoak), industria-sinbiosiaren aukerak identifikatzeko eta zirkulartasuna sustatzeko.

Ainhoa González eta Iñaki Sasia

Iñaki Sasia irakaslea da Deustuko Ingeniaritza Fakultatean. Ingeniaria Solvent eta Mizer Sistemas enpresen bazkide sortzailea da. Ainhoa González Campezo taldeko ingurumen estrategiaren arduraduna da, Ingeniaritza Tekniko Industriala ikasi zuen UPV/EHUn eta ondoren Ekonomia Zirkularra masterra egin zuen.