euskaraespañol

Image of the day

Indie jaialdia Anari, Nuria Graham eta Joana Serrat kantariekin

  • Event

When and where

23/03/2018, 20:00 - 00:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Ostiralean, martxoak 23, 20:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) ‘Indie Festival’ jaialdia ospatuko da. Han izango dira Anari, Nuria Graham eta Joana Serrat kantariak. Sarrera libre aretoa bete arte.

ANARI

Kasualitatez hasi banintzen musika munduan, kausalitatez gertatu da ondorengo dena: diskak, kontzertuak, musikari lagunak… Bakarrik jaio eta bidean lagunak hartu; Mikel Abrego (BAP, Negu Gorriak, inoreneroni), Xabier Olazabal, Drake (BAP, inoreneroni) eta Borja Iglesias (Purr, Hotel, inoreneroni) ditut orain eskutik; bihotzetik hala ere, Xabi Strubell (Dut, ZURA), Jon Oiartzun (BAP) edo Maite Arroitajauregi. Denek egiten dute Anari gu. Bakardade ainitza.

NURIA GRAHAM

Zuk bozkatu ere ezin zenuenean, Núria Grahamek jada kalean zuen disko bat. Eta orain, zuk zure bizitzarekin oraindik zer egin ez dakizunean, berak bere diskorik helduena argitaratu du. Horixe du 16 urterekin debutatzeak: 21 urterekin nahikoa ibilia zara jada amestutako pausoa emateko. Hori da, hain zuzen ere, Does lt Ring A Bell?: lan barea eta ñabardura ugarikoa, eta hogei urteak hasterako premiaz atera behar zuen guztia aurreko diskoetan (First Tracks, 2013an, Bird Eyes, 2015ean, eta In The Cave EP, 2016an) atera duenaren lasaitasun ikuspuntuaren freskotasuna duena. Núria Graham, ezaguna egiten al zaizu? Egin beharko litzaizuke.

Kontenplaziozkoa eta oroitarazlea da Does lt Ring A Bell? "lt's time to grow up, girl!" esaldiarekin hasten da, autoafirmazio gisa, eta beste aitorpen batekin ixten da: "Sometimes I do get what I want". Tartean, hainbat gairi buruzko hausnarketak daude: maitasun desengainuak, gaztetako bekatuak, konplexurik gabeko dibertsioari oda, tabernako neskei buruzko istorioak eta ospitaleko ametsak. Puzzle bateko piezen modura kontatutako bizitza izpiak. Nuriaren piezak: zure sentimenduak leku seguru batean gordetzeko esaten dizun, bere bertsiorik okerrena deskubritu duela aitortzen dizun, baina, aldi berean, aurpegiratzen dizun zu gabe hobeto moldatzen dela eta baietz, batzuetan nahi duena lortzen duela.

JOANA SERRAT

 2017ko martxoan, Joana Serrat Hook Managementeko artista gisa sartu zen bere azken lanarekin: Dripping Springs. Diskoa Austinen grabatu zuen (Texas, AEB), albumari izenburua ematen dion hirian. Israel Nashek ekoitzi du, eta Ted Youngek grabatu eta nahastu (Grammy bat irabazi zuen The Rolling Stones taldearekin). Dripping Springs Joana Serraten albumik onena dela esan daiteke, osoena eta biribilena. Serraten ibilbide osoaren erremate ikusgarri gisa koka daiteke diskoa, bai eta bere nortasunaren bitartez bere egin duen soinu baten abangoardian ere.

Ibilbidean zehar hainbat sari lortu ditu Joana Serratek, eta bigarren diskoarekin, sari hauek jaso ditu: Urteko Album Nazional Onenaren saria, Pop-Eye Sarietako epaimahai profesionalaren eskutik (epaimahai horretan daude Tomás Fernando Flores, Radio 3ko zuzendaria, eta Virginia Díaz, Cachitos de Hierro y Cromo programaren aurkezlea eta Ondas sarien azken irabazlea), eta Kritikaren Saria Beste Hizkuntza Batzuetan eginiko Urteko Album Katalanik Onenari, Enderrock aldizkariaren eskutik. Altaveu 2016 saria ere lortu du Nazioarteko Ibilbide Onena duen Artista Nazional gisa, eta ICAT.FM irratiko entzuleen saria Urteko Disko Nazional Onenari. Gainera, abeslari katalana Americana Fest jaialdian aritu den Espainiako lehen artista izan da. Americana Music Association-ek antolatzen du jaialdia, eta irailean ospatu zen Nashvillen (Tennessee, AEB).